Encuentro Casa del Cordón.jpg

Vital Fundazioak etorkizuneko futbol entrenatzaileak prestatzeko beka eman du

2020/11/06 - Entrenatzaileen eskola
Bost kirolarik futbol entrenatzaile izateko ikastaroetan parte hartuko dute, zehazki, Arabako Futbol Federazioak antolatzen dituen entrenatzaile-ikastaroak egingo dituzte, entrenatzaileen Eskola Nazionalaren bidez

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, 14 beka emango dira ikasturte honetan. Alde batetik, bost kirolarik futbol entrenatzaile izateko ikastaroetan parte hartuko dute. Zehazki, Arabako Futbol Federazioak antolatzen dituen entrenatzaile-ikastaroak egingo dituzte, entrenatzaileen Eskola Nazionalaren bidez. Ikastaro horiek bat datoz Estatuko legediarekin, Espainiako Futbol Federazioaren araudiarekin eta UEFA Coaching Conventionen zuzentarauekin. Ikastaroek autonomia-esparruko futbol-federazioek eta Espainiako Futbol Federazioak antolatutako lehiaketetan lan egiteko behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak emango dizkiete. Ekimen honek hirugarren edizioa beteko du aurten eta ordutik hamar neskari eman die beka. Horiekin batera, Vital Fundazioak beste deialdi bat egin zuen, emakumeek beste diziplina batzuetan eta egitura teknikoetan, zuzendaritza-egituretan edo epaile gisa duten presentzia indartzeko. Deialdi honetan bederatzi hautagai aukeratu dira zortzi diziplinatan trebatzeko: eskubaloia, gimnasia erritmikoa, padela, squasha, taekwondoa, igeriketa, herri kirolak eta igeriketa sinkronizatua.

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store