FINAL_cartel_page-0001.jpg

FAF-AFFk Gasteizko Aurrerako beteranoen eta Realaren arteko lagunartekoa antolatu du

2022/02/22 - Besteak
Haur minbiziaren ikerkuntzaren aldeko ONGINTZAZKO futbol PARTIDA izango da hainbat erakundek eta laguntzailek bat eginik

  • Ongintzazko partida Aurrerako beteranoen eta Realeko beteranoen artean izango da 2022ko martxoaren 6an, 12: 00etan, San Viator ikastetxeko futbol zelaian.
  • Sarreren salmenta otsailaren 22an hasiko da Minbizaren Aurka Araban elkartearen eta Aspanafoaren egoitzetan. Halaber,  La Unión, El Poteo de Sancho tabernetan eta Goliat kafetegian.
  •  Sarreren prezioa: 3 euro helduentzat eta euro bat 12 urtetik beherakoentzat.
  • "0 ilara" egongo da; hartara, badago dohaintzak egitea Laboral Kutxaren kontu zenbaki honetan: ES13 3035 0124 79 1240019296. Halaber, Bizum bidez: 01046.
  • Bildutako guztia Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionaleko (CNIC) Fernando Lecanda doktorearen SARKOMETARAKO TERAPIA BERRITZAILEAK ikerketa-proiektura bideratuko da.
  • Espero dugu Aitor Ocio, Juan Carlos Carcedo,  Xabi Prieto edo Aitor Lopez Rekarte bertan izatea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 18a – Joan den otsailaren 15ean Haurren Minbiziaren Kontrako Munduko Eguna zela eta, hainbat erakunde eta laguntzaile batu dira haur-minbiziaren ikerketarako funtsen bilketan.

Martxoaren 6an, 12: 00etan, San Viator ikastetxean, Aurrerako beteranoen eta Realeko beteranoen arteko ongintzazko futbol partida izango da, Arabako Futbol Federazioak (FAF) antolatuta.

Sarrera-dohaintzen prezioa 3 eurokoa izango da helduentzat eta euro batekoa 12 urtetik beherakoentzat. Otsailaren 22tik martxoaren 4ra bitartean erosi ahal izango dira Minbizaren Aurka Araban elkartearen (Arkupedun  plaza 1, behea), Aspanafoaren egoitzan (Vicente Abreu 7), La Unión tabernan (Plaza Berria 4), El Poteo de Sancho tabernan (Antso Jakituna 14), Goliat kafetegian (Gasteiz etorbidea 89).

Era berean, "0 ilara" egongo da; hartara, dohaintzak egin daitezke Laboral Kutxaren kontu zenbaki honetan: ES13 3035 0124 79 124001929601046. Halaber, Bizumen bidez: 01046.

* BAIEZTATUTAKO JOKALARIAK
Lagunarteko partidara joango diren jokalarien presentzia lehenago zehazteko zailtasunak ditugunez, izenak jakin ahala baieztatuko dizuegu.
Juan Carlos Carcedo Aurrera de Vitoria taldeko jokalari ohia izango da bertan izango dela baieztatzen lehena. Futbolari gisa egindako ibilbidearen ondoren, aulkietan jarraitu du, eta bigarren entrenatzailea izan da, besteak beste, Las Palmasen, eta Unai Emeryren ondoan Almerian, Valentzian, Sevillan, Moskuko Spartaken, Paris Saint Germainen eta Arsenalen.
2020an, Eivissako lehen entrenatzaile kargua hartu zuen, eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen.
2021eko abenduan bota egin zuten.
 

 

Bildutako guztia haur-minbiziari buruzko ikerketa-proiektu batera bideratuko da

Ikerketa funtsezkoa da biziraupena areagotzeko. Hori bultzatzea eta pazienteek emaitzak eskura izango dituztela bermatzea lehentasuna da elkartearentzat, 2030erako batez besteko biziraupenaren % 70 lortzea helburu. Horregatik, bildutako guztia bideratuko da Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionaleko (CNIC) Fernando Lecanda doktorearen SARKOMETARAKO TERAPIA BERRITZAILEAK  izeneko ikerketa-proiektura.

Sarkomak tumore arraroak dira eta tumore pediatrikoen % 20 osatzen dute. Minbiziak eragindako 19 urtetik beherakoen arteko  heriotzen % 13a. Azken 40 urteotan aurrerapen terapeutikoak gelditu egin dira hainbat arrazoirengatik, hala nola gaixotasuna modu leialagoan laburbiltzen duten animalia-ereduen faltagatik.

Muga horiei aurre egiteko, sagu eredu berriak garatu ditugu, gizakiengan aurkitutakoen antzeko alterazio genetikoak lortuz. Hori oinarri,  karakterizaziorako estrategia bat proposatzen dugu, bereziki tumore-progresioa eta metastasian duen eginkizuna aztertzea.

Eredu horiek immunoterapia-konbinazio berriak probatzeko erabiltzea proposatzen dugu, bai eta tratamendu horrekin gerta daitezkeen ondorio kaltegarrien ezaugarriak zehazteko ere, etorkizunean pazienteengan egingo diren saiakuntzei aurrea hartzeko.

Proiektu honek pazienteen biziraupena areagotuko duten hurbilketa terapeutiko berriak diseinatzeko oinarriak ezarriko ditu. Arrakasta izanez gero, beste sarkoma mota batzuetara eraman daitekeen ikerketa-eremu bat sustatuko du, aukera berriak irekiz gaur egun aukera terapeutiko mugatuak dituzten pazienteei.

 

Hainbat erakunde eta laguntzaileren batu izanak ahalbidetu du partida antolatzea.

Arabako Futbol Federazioak antolatuta, eta , haurren minbiziaren ikertzea helburu duten Minbiziaren Kontra Araban eta Aspanafoa elkarteen mesedetan, partida hau posible izango da hurrengo hauei esker: Aurrerako beteranoak, Realeko beteranoak, Gurutze Gorria, ONCE Talde Soziala, San Viator ikastetxea, Diario de Noticias de Alava, Eroski Boulevard,  Txiki taberna, La Union taberna, E Poteo de Sancho, Goliat kafetegia, Radio Marca, 5+11 Fundazioa, Laboral Kutxa eta Arlekin prentsa.

Sarrera duten guztien artean hainbat kirol talderen kamisetak zozketatuko dira.

 

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store