Sin título (380 × 200 px) (1).jpg

Kepa Arrieta, RFEFko Azpiegitura Batzordeko presidente berria

2022/07/26 - Besteak
Izendapenak astelehenean egin ziren, Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak zuzenduriko presidenteen bileran.

Luis Rubialesek berregituraketa handi baten berri eman zuen atzo, Presidenteen Bileran, federazio arlo ezberdinei bultzada berri bat eskaintzeko eta garapen eta hazkunde bidearekin jarraitzeko.
Hala, hainbat aldaketa iragarri dira federazioaren organigraman. Horien artean, nabarmentzekoa da Arabako Futbol Federazioko presidente Kepa Arrieta izendatu dutela RFEFko Azpiegitura Batzordeko presidente. Lehenago Prestakuntza Batzordeko buru zen, eta arlo horretan bokal izaten jarraituko du.

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store