WhatsApp Image 2022-12-07 at 12.48.28 (1).jpeg

Emakumezkoen Euskal Selekzioak Gabonetako partida berreskuratuko du Mendizorrotzan

2022/12/07 - Selekzioak
Abenduraren 20an Txileren kontrako partida jokatuko du

Emakumezkoen Euskal Selekzioa abenduaren 20an itzuliko da zelaietara, Mendizorrotzan (19:00etan). Eta konbinatu nazional indartsu bati egingo dio aurre, Txileri. Hala jakinarazi du gaur goizean Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak Arabako zelaian emandako prentsaurrekoan. “Partida hau munduko ilusio guztiarekin iragartzen dugu, eta euskal gizarteak guk bezala jasotzea espero dugu. Indar osoz animatuko dugu gure emakumezkoen selekzioa”, nabarmendu du presidenteak.

Partida, beraz, lehen mailako zelai batean eta oso selekzio erakargarriaren kontra jokatuko da. “Beti esan izan dugu Euskal Selekzioaren partida bat antolatzeko hiru baldintza eman behar zirela: lehen mailako zelai bat izatea, selekzio handi baten aurka lehiatu ahal izatea eta ahalik eta talderik onena biltzea. Bada, denbora asko igaro ondoren, hiru baldintza horiek gure alde izatea lortu dugu”, jarraitu du.

Gainera, aldarrikapenerako partida izango da. “Ofizialtasuna lortzeko zelai askotan jokatu behar dugula uste dut. Bada, guri gaur aurkeztu dugun honetan dagokigu. Euskal Selekzio ofiziala nahi dugu eta hori aldarrikatzeko gure modua izango da”, gaineratu du.

Azkenik, EFF-ko presidenteak eskerrak eman dizkie Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Arabako Foru Aldundiari, Gasteizko Udalari, Vital Fundazioari, Euskal Kirol Federazioen Batasunari eta Arabako Futbol Federazioari, “partida antolatzeko konpromisoarengatik eta laguntzarengatik. Hasiera-hasieratik horretarako erabat prest agertu dira”.

Hautatzaile berria:

Baina ez da partidarena izan gaur goizeko nobedade bakarra. Izan ere, Euskal Selekzioak hautatzaile eta talde tekniko berria estreinatuko ditu. Juanjo Arregi (Urnieta, 1964) izango da Euskal Selekzioaren agintea hartuko duena, Real Sociedad, Añorga KKE edo Urnieta KE bezalako klubetatik igaro ondoren. Gainera, Euskal Selekzioko beheko kategorietako (18 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikoak) hautatzailea izan zen.

Fuente: Euskadi futbol federakundea 

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store