COMUNICADO OFICIAL.jpg

KOMUNIKATU OFIZIALA

2022/12/14 - Besteak
Futbol zelaietan izandako istiluen inguruko Euskadiko futbol federazioen komunikatua

Gure futbol zelaietan ugaritzen ari diren istilu larrien harira, Euskadiko futbol federazioek erabat gaitzesten eta zigortzen dituzte horrelako gertaerak, eta, gure kirolean gizalegearen aurkako edozein jokabideren aurrean tolerantziarik ez izateko politika berresten dute.

Ezin da lausotu Euskadiko futbol klubek, entrenatzaileek eta epaileek egiten duten gizarte- eta prestakuntza-lan guztia gutxiengo baten jokabideekin, hauek ez baitute ulertzen zelaiak elkargune izan behar duela helburu komun batekin: elkartasunak, inklusioak, berdintasunak eta futbolariekiko, entrenatzaileekiko eta epaileekiko errespetuak balio absolutuak izan behar duten kirolaz gozatzea.

Gure babesa helarazi nahi diegu gertaera triste horien eragina jasan duten pertsona guztiei, eta atsedenik gabe lan egiteko konpromisoari eusten diogu, gure kirolean indarkeriazko adierazpen oro, ahozkoa zein fisikoa, desagerrarazteko. Lan pedagogikoak izan behar du helburu horren ardatza, baina, era berean, horrelako jarrerak unean-unean ezarriko den araudiaren arabera zigortzea eskatuko dugu.

Azkenik, partida ikustera joatean jokalariak, entrenatzaileak eta epaileak errespetatuko ez dituztenei etxean geratzeko eta kirol instalazioetara ez agertzeko eskatzen diegu. Ez ditugu behar eta ez ditugu nahi gure futbol zelaietan.

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store