Diseño sin título - 2023-11-16T134710.781.png

ERRESPETUZ- Futbolean indarkeriarik ez

2023/11/16 - Besteak
Arabako fútbol federakundeak futbolean indarkeria desagerrarazteko kanpaina hau abiarazi du

Arabako Futbol Federazioak "ERRESPETU-ERRESPETUZ" kanpaina jarri du abian, gure futbolean inplikatutako eragile guztiak (klubak, epaileak, entrenatzaileak, jokalariak, publikoa) sentsibilizatzeko, gure lehiaketak gure kirolean inplikatutako pertsona guztientzat errespetuzko espazio seguru batean gara daitezen.

Kanpaina honetan astero hainbat sentsibilizazio-bideo zabalduko dira, gure futbolean parte hartzen duten eragile guztiei zuzenduak.

Aste honetan zabalduko ditugun bideoen estekak honako hauek dira:

https://youtu.be/KTPmjwOlVLg - gaztelaniazko bertsioa

- https://youtu.be/p5H1WZn6Cig- euskarazko bertsioa

GESTO DEPORTIVOri eskerrak eman behar dizkiogu bideo horiek egiteagatik, bai eta DEPORTIVITY programarekin egiten ari diren lanagatik ere. Programa hori gizonezkoen eta emakumezkoen kadete mailako futbol-lehiaketetan egiten da, eta oinarrizko kirolean indarkeriazko jokabideak desagerraraztea du helburu, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Kirolaren Euskal Eskolaren laguntzarekin. Programa hau gure kadete federatuetan garatzen ari da azken bi denboraldietan, eta aurten ere Gipuzkoako Futbol Federazioak bere probintzian jarri du martxan.

 

Ziur gaude hau dela guztion artean landu beharreko bidea: SENTSIBILIZAZIOA, PREBENTZIOA eta PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK, gure kirolean indarkeriazko jokabideak desagerrarazteko.

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store