WhatsApp Image 2023-12-19 at 20.42.33.jpeg

Arabako Futbol Federazioak kudeaketa aurreratuaren euskal saria jaso du.

2023/12/20 - Besteak
EUSKALITek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria kudeatzen du, eta helburua da, euskal erakunderik kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea.

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria Euskadiko kudeaketaren errekonozimendu gorena da. Aintzatespen hori erdiesteko aurreko urteetan Urrezko Aintzatespena lortuta eduki behar da, eta kanpo ebaluazio espezifikoa ere gainditu behar da kudeaketa-elementu jakin batean: ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, GIZARTEA edo BERRIKUNTZA.

Aintzatespen hauek lortzen dituzten erakunde eta enpresek, gure Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko kide bihurtzen dira. Klub honen xedea, euren kudeaketa hobetzen jarraitzeko, kideen artean informazioa eta ezagutza trukatu eta eskuratzen laguntzea da.

 

 

 

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store